HIZKUNTZA
- Euskera
- Español
HARPIDETU



-
LIBURU ELEKTRONIKOAK
ALBISTEAK
Legazpiko Udala
ZingiZango Legazpiko Euskara Elkartea
Diario Vasco
Hitza
Noticias de GipuzkoaBISITAK
Monthly Archives: September 2011
“Izarren argia” filma
Sinopsia: 1938ean Saturrarango emakumeen kartzela Espainiako Gerra Zibilean jazotako ankerkeriarik basatienaren lekuko izan zen. Victoria, errepublikar baten alarguna, ahizpa eta semearekin batera sartuko dute kartzelara. Gertutik ezagutuko du Gerra Zibilaren atalik ilunena. Victoria eta gainerako emakume presoak erregimen frankistak ezarritako … Continue reading
Euskal liburutegi digitala : Liburuklik
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Euskal liburutegi digitala aurkeztu du honako helburu honekin: euskal bibliografia ondarea zaindu eta iraunaraztea, obra horiek hondatu ez daitezen eta, aldi berean, edozein ikerlari edo euskal hizkuntzan eta kulturan interesa duen edozeini horietan sartzeko aukera ematea. … Continue reading
Posted in ¿?
Tagged Bibliografia ondarea, Libros, Liburuak, Patrimonio bibliografiko
Leave a comment
Dokumentuak digitalizatzeko eskaner berria liburutegian
Liburutegiko informatika txokoan eskaner berria dugu. Hemendik aurrera ekarri USB memoria bat edo bestela korreoz bidali, liburutegiko fondo dokumentaletik edo bestelakotik digitalizatutako dokumentuak. Zure lanak egiteko eta osatzeko tresna baliagarria izango duzu. Gogoratu liburutegiko bazkide izan behar duzula zerbitzu hau erabiltzeko eta guztiz dohainikakoa dela.
Solasaldi literarioa Gizarte Zentroan
Datorren asteazkenean irailak 28 arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko solasaldi literarioa. Jorge Semprún idazlearen “El largo viaje” izango da bestetik urrian ospatuko den saiorako irakurri behar den liburua. Gogoratu berau liburutegian dagoela jada jaso nahi duenarentzat.
Posted in ¿?
Tagged Actividades, Ekintzak, Literatura solasaldiak, Tertulias literarias
Leave a comment
“Legazpi 1936″ liburua sarean eskuragarri jarri du udalak
Legazpiko Udalak, “Legazpi 1936″ liburua bere web orrian jarri du eskuragarri. Iñaki Iurrebaso legazpiarrak gidatutako lan hau 1936ko gerrarekin lotutako Legazpiko kontakizunez osatutakoa da. Liburuaren arira sortutako bestelako materialea, alegia, hitzaldiak, omenaldia, prentsaurrekoak, kartelak ere ikusgai daude.















