Monthly Archives: November 2011

Abenduko zubian liburutegia itxita

Datorren abenduak 5etik abenduak 9ra biak barne liburutegia itxita egongo da. Liburutegiko dokumenturen bat bueltatzeko baduzue ordurako, gogoratu Kultur Etxean dagoen sarrerako buzoian bueltatu ahal izango dituzuela.  

Posted in ¿? | Leave a comment

Liburu aurkezpena

Nordia Lissett Perez Altamiranok liburu bat aurkeztuko du datorren ostiralean abenduak 2an arratsaldeko 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Nordia Lissett Perez Altamiranok (Ordizian bizi den nikaraguar bat) berak idatziriko “Irene”  liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo du.

Posted in ¿? | Tagged , | Leave a comment

Ez dago Internet konexiorik liburutegian datozen egunetan

Datorren astean ez da internet konexiorik egongo Legazpiko Udal Liburutegian. Arazo tekniko larriak direnez egun batzuk beharko dira matxura konponduko ahal izateko. Kultur Etxean dagoen KzGuneko informatika zerbitzua bestalde erabilgarri dagoela gogora ekarri nahi dugu. Arazoa konpondu bezain pronto jakin araziko dugu.  

Posted in ¿? | Leave a comment

Liburutegi laguntzaile bat kontratatuko udalak

Legazpiko Udalak, Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzarekin, liburutegiko laguntzaile bat  kontratatuko du 6 hilabeteko iraupena izango duen kontratu batekin. Honekin batera, beste 13 pertsona kontratatuko dira udaleko beste alor batzuetarako eta LANBIDEren bidez aukeratuak izango dira. Bete beharreko baldintzak honako lotura honetan dituzue eta … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Literatur solasaldia Gizarte Zentroan

Datorren asteazkenean azaroak 30 arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko solasaldi literarioa. Javier Reverte idazlearen “Venga a nosotros tu reino”  izango da bestetik abenduan ospatuko den saiorako irakurri behar den liburua. Gogoratu berau liburutegian dagoela jada jaso nahi duenarentzat. 

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Euskadi Literatura Sariak

Datorren azaroaren 23an banatuko dira Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatutako Euskadi Literatura Sariak. Aurten Ur Apalategi idazlearen Fikzioaren izterrak ipuin liburuak jaso du 2011ko Euskadi Literatura Saria euskerazko literatura atalean. Honako hauek izan dira beste irabazleak: Euskarazko haur eta gazte … Continue reading

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Nobedadeak

Azkenengoz liburutegiko bildumara gehitu ditugun dokumentuak erakutsi nahi dizkizuegu. Liburutegian berriak egoten diren erakustokian dituzue, blog honetako nobedadeak atalean eta baita liburutegiko katalogoan ere kontsulta ahal dira.

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Gomendatzen dugu

 Abestiez, jolasez eta ipuinez jositako cd-liburuxka bat aurkeztu nahi dizuegu oraingoan. “Sasi Guztien Gainetik” izenburua duen bilduma hau 5 urtetik aurrerako guraso eta hezitzaileei dago zuzendua. Euskal literaturaren tradizioko”Zapataritxikiren ipuina”, “Makila-Kixkirena”, “Behin joan nintzen azokara” abestia edo “Zapi zuri honekin” soka saltoan … Continue reading

Posted in Gomendagarriak, Ikus-entzunezkoa | Leave a comment