Monthly Archives: December 2011

Gomendatzen dugu

“Solaris” izenburua duen literatur lan hau 1961. urtean idatzi zuen Stanislaw Lem idazle poloniarrak. Zientzia fikziozko eleberri handia eta arrakastatsua izaten jarraitzen du eta hori horrela, orain Impedimenta argitaletxeak 2011. urtean berargitaratu du. Solaris izeneko espazio-estazioara bidaltzen dute Kris Kelvin … Continue reading

Posted in Gomendagarriak, Helduak | Leave a comment

Literatur solasaldia Gizarte Zentroan

Datorren asteazkenean abenduak 28 arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko solasaldi literarioa. Herman Hesse idazlearen “El lobo estepario” izango da bestetik urtarrilean ospatuko den saiorako irakurri behar den liburua. Gogoratu liburu honen ale batzuk jada iritsi direla liburutegira jaso … Continue reading

Posted in ¿? | Tagged , | Leave a comment

2012ko liburutegiko egutegia

Urtearen azken txanpan gaudela 2012ko datorren urteko liburutegirako egutegia aurkeztu nahi dizuegu. Beste urtetan bezela, aurten ere  liburutegiak gabonetan ohiko ordutegia izango du eta zerbitzua abenduak 23tik urtarrilak 5rerarte egun guztietan irekita egongo da (asteburuak izan ezik). Txiki Txokoa gainera, goizetik … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Nobedadeak

Azkenengoz liburutegiko bildumara gehitu ditugun dokumentuak erakutsi nahi dizkizuegu. Liburutegian berriak egoten diren erakustokian dituzue, blog honetako nobedadeak atalean eta baita liburutegiko katalogoan ere kontsulta ahal dira.

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Gabonetako agenda kulturala

Begiratu hemen nahi baduzu abenduan eta gabonetan Legazpin ospatuko diren hainbat kultur-jarduera

Posted in ¿? | Leave a comment

Gomendatzen dugu

Craig Thompson-en eleberri grafiko mardul honen izenbrua Habibi da, non Dodola eta Zam-en maitasun istorio eder eta hunkigarria kontatzen digu. Desertu imaginario batean eta kutsatutako industrial guneetan zehar kokatzen den istorio honek, arabiarren mundutik edaten du eta irudietan ere islamiar … Continue reading

Posted in Gomendagarriak, Helduak | Leave a comment

Internet konexioa bueltatu da liburutegian

Berreskuratu dugu internet konexioa Legazpiko Udal Liburutegian. Arazo tekniko larriak konpondu direnez gaur bertatik martxan dago informatika zerbitzua eta Wifi-a liburutegian.  

Posted in ¿? | Leave a comment

Kultura Bonua abian da

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Bonua programa abian jarriko du abenduak 12tik 2012ko urtarrilaren 20ra bitartean. Arte eta kultura ekoizpenaren merkatua bultzatzeko ekimena da eta gabonetako garaian burutuko da Euskadin. Euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko da eta bonu bakoitzak 25 … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Ipuin kontaketa 2011ko abenduak 16an

Abenduak 16 ostiralean 3-5 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa egongo da liburutegian. Hitzordua arratsaldeko 18,00etan da eta Miriam Mendoza izango da kontalaria. Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu. Ikusi hemen saiora gerturatu zirenek ze giro politta … Continue reading

Posted in ¿? | Tagged , , , | Leave a comment

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 46. edizioa gerturatzen ari da. Aurtengo edizioa abenduak 4 tik 8ra bitartean ospatuko da Durangoko Landako Erakustazokan. Bost egunetan zehar aurkeztuko dira euskal liburugintza eta musika arloko azken nobedadeak. Azokak 5 gune izango ditu: orainarte egon … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment