Monthly Archives: January 2012

Nobedadeak

Posted in ¿? | Leave a comment

Haurrekin eta ipuinekin egindako animazioa!

Honako lotura hau zuekin konpartitu nahi dugu. “Izei txikia” ipuina seguru ezaguna egiten zaizuela, sikiera haur txikiekin iharduten duzutenei. Hala ez bada hemen ezagutzeko aukera! Honako animazio hau edonork etxean egiteko modukoa da! . Sarritan kontatzen den ipuina, hunkigarriena, oso gustokoa dena, ilustrazioa … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Txinpartak aldizkariaren azken alea kalean da

“Txinpartak” aldizkariaren azken alea kalean da. Legazpiko ondarea aztertzen duen Burdinola Elkarteak 2011ko neguari dagokion 23. alea plazaratu du. Besteren artean, Legazpiko alardeari buruzko artikulo bat dakar eta baita “Legazpi 1936″ liburuari egindako zuzenketak eta eranskin batzuk ere. 2000. urteaz … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Ipuinak kontatzen liburutegian

2011ko abenduan Itziar Mendoza etorri zen liburutegira arratsalde batez haur txikiei ipuinak kontatzen. Oso tarte atsegina igaro genuen eta makina bat ipuin entzun ere. Denak ezin dizkizuegu erakutsi baina bai lagin txikitxo hau. Xagua eta lehoiaren ipuinarekin usten zaituztegu!

Posted in ¿? | Leave a comment

Literatur solasaldia Gizarte Zentroan

Datorren asteazkenean urtarrilak 25 arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko solasaldi literarioa. Albert Camus idazlearen “El extranjero” izango da bestetik otsailean ospatuko den saiorako irakurri behar den liburua. Gogoratu liburu honen ale batzuk jada iritsi direla liburutegira jaso nahi … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Kontakizun bat idazteko lehiaketa: BizkaIdatz

1500 eurotako saria jasoko du Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatu berri duen “BizkaIdatz : jarraitzeko prest? Orain zure txanda” literatur lanaren irabazleak. Euskeraz zein gaztelaniaz aurkeztu al dira lanak eta bi idazlek (bata euskeraz eta bestea erderaz) proposatutako istorio bati amaiera ematea izango … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Gomendatzen dugu

Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten aitzaki. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak…Ohikoak … Continue reading

Posted in Gomendagarriak, Helduak | Leave a comment

Txillardegi idazlearen lana liburutegian

Txillardegi idazlea asteburuan hil da Donostian. Euskalgintzan eta beste hainbat esparrutan ibilitakoa ezin dugu aipatu gabe utzi bere balioa euskal literaturan eta euskal nobelagintza modernoaren aitzindari bezela. Legazpiko liburutegian urteetan jaso da bere obraren parte bat eta hemen ikusgai duzue erakusketa txiki bat.

Posted in ¿? | Leave a comment

Behinola liburutegian

1992. urtean Itziar Arrizabalagak Ene Bada (hemen begiratu) aldizkariko 105. zenbakian kaleratu zuen artikuloa ekarri nahi dizuegu gogora. Aldizkarian liburutegiari buruzko artikulu bat ageri da eta azalean argazki bat ere. Aspaldikoa! Desagertuta dagoen Legazpiko herri aldizkari honetan, hainbat kontu aipatzen … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Nobedadeak

Posted in ¿? | Leave a comment