Monthly Archives: February 2012

Gomendatzen dugu

Familia ardatz hartuta, azkenengo 700 urtetako espainiar gizartearen azterketa egiten du liburu mardul honek. Familias. Historia de la sociedad española izenburupean datorren lan sakon honek, Erdi Arotik gaur egunerarte espainiar familia ereduak izan dituen aldaketak islatzen ditu. Badira makina bat lan … Continue reading

Posted in Gomendagarriak, Helduak | Leave a comment

Ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin Elkar Fundazioak IV. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatu du. Sariketaren IV. edizio honek bi kategoria izango ditu haur eta gazteen adinaren arabera: – Ipuina ilustratu – Ilustrazioa ipuin bilakatu Begiratu hemen informazio gehiago.

Posted in ¿? | Leave a comment

Liburuen indarra!(15 min.)

Posted in ¿? | Leave a comment

Gomendatzeko moduko erakusketa

Elena Odriozolaren ilustrazioak Zarautzeko Sanz-Enea Liburutegian daude ikusgai martxoak 18rarte. Ezagutzen ez duzuenentzat, Elena Odriozola oso marrazkilari ezaguna da ipuinak eta narrazioak ilustratzen. Makina bat sari irabazi ditu ilustrazioaren munduan, Euskadi Saria eta Espainiako Kultura Ministeritzak haur eta gazte liburuen ilustrazioengaitik … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Literatur solasaldia Gizarte Zentroan

Datorren asteazkenean otsailak 29 arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko solasaldi literarioa. Aingeru Epaltza idazlearen “Casta de bastardos” izango da bestetik martxoan ospatuko den saiorako irakurri behar den liburua. Gogoratu ale batzuk liburutegian daudela jada jaso nahi duenarentzat.

Posted in ¿? | Leave a comment

Ipuin kontaketa 2012ko martxoak 2an

Martxoak 2 ostiralean 5 urtetik aurrerako haurrentzat ipuin kontaketa egongo da liburutegian. Hitzordua arratsaldeko 18,00etan da eta Ines Bengoa izango da kontalaria. Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu. Ikusi hemen 2011. urtean Inesekin izandako saiora gerturatu … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Irudi berria du liburutegiak

Jada estreinatu dugu liburutegiaren irudi berria gure facebookeko orrian. Laster Legazpiko Udal Liburutegiko bloga ere berarekin atonduko dugu eta hemendik aurrera gutaz hitzegiten ikusten duzunean irudi honi lotuta agertuko gara. Ea gustoko duzuen!

Posted in ¿? | Leave a comment

Arteari buruzko nobedadeak

Irudi hauetan liburutegira iritsi diren artearen munduko nobedadeak. Hala ere, hauek ez dira arte erromanikoa, arte desberdinen egileak, eskultura, pintura, argazkilaritza, rock musika edo zinemari buruz bilduman dauden liburu bakarrak, ze bakoitzaren gainean sakatutzen baduzu gurean ditugun beste dokumentuak ikusi al izango dituzue … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment

Gomendatzen dugu

Otsailean ospatzen dira minbiziari buruzko bi egun esanguratsu: otsailak 4an Minibiziaren kontrako Nazioarteko eguna batetik eta otsailak 15ean Haur Minibiziaren Kontrako Nazioarteko eguna bestetik. Euskeraz itzulita dagoen eleberri hau gomendatu nahi dizuegu. Narrazio honen protagonista, Oskar, ospitalean dago leuzemiak jota, … Continue reading

Posted in Gomendagarriak, Haur eta gazteak | Leave a comment

Charles Dickensen mendeurrena

Charles John Huffan Dickens, Porthsmouthen jaio zen 1812ko otsailaren 7an, beraz orain betetzen da idazle klasiko honen jaiotzaren 2. mendeurrena. Viktoriar garaiko idazlerik handiena izan zen eta literatura unibertsaleko ezagunetarikoa. Bere istorioak, hauetako batzuk liburutegian, sentimentuzkoak, itxaropentsuak, umoristikoak eta onbidezkoak … Continue reading

Posted in ¿? | Leave a comment