HIZKUNTZA
- Euskera
- Español
HARPIDETU



-
LIBURU ELEKTRONIKOAK
ALBISTEAK
Legazpiko Udala
ZingiZango Legazpiko Euskara Elkartea
Diario Vasco
Hitza
Noticias de GipuzkoaBISITAK
Monthly Archives: March 2012
Ipuinak kontatzen liburutegian
Martxoan Ines Bengoa etorri zen liburutegira arratsalde batez haurrei Kamishibai ipuinak kontatzen. Oso tarte atsegina igaro genuen eta makina bat ipuin entzun ere. Denak ezin dizkizuegu erakutsi baina bai lagin txikitxo hau. Sukaldariaren ipuinarekin usten zaituztegu!
Posted in ¿?
Leave a comment
Literatura solasaldia Gizarte Zentroan
Datorren asteazkenean martxoak 28 arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko solasaldi literarioa. Alberto Vazquez Figeroa idazlearen “Matar a Gadafi” izango da bestetik apirilean ospatuko den saiorako irakurri behar den liburua. Gogoratu liburu honen ale batzuk jada iritsi direla liburutegira … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Audioliburuak
Legazpiko Udal Liburutegiak audioliburu berriak eskuratu ditu. Audioliburuak, kontalari profesional baten irakurketa ozenez egindako liburu baten edukien grabazioak dira eta ohiko irakurketa ezinezkoa denean, ikusmen arazoak ditugunean, hizkuntzak ikasteko edo ikusmena liburu baten gainean jartzea ezinezkoa denean (kirola praktikatzen, gidatzen…) … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Oporrak, laister!
Aste Santuko oporrak antolatzen ari bazara, liburutegian aurkitu ahal izango duzu agian behar duzun informazioa. 132 bidai liburu ditugu, baita “Rutas del Mundo”, “Euskal Herria”, “El Mundo de los Pirineos”, “Altair” edo “Geo” bezelako bidai aldizkarietako artikuloak eskuratzeko aukera … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Emakumeen Nazioarteko Eguna
Emakumeen Nazioarteko Eguna aurten ere gogora ekarriko dugu. Horretarako gure partetik bi berri eskeini nahi dizkizuegu. Batetik Ermuako Udal Liburutegiak argitaratu duen emakumeari buruzko gida dokumental interesgarri eta gaurkotu hau eta bestetik emakumearen inguruko liburutegiak duen fondo dokumentalaren erakusketaren aipua. … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
“En el camino” Zine Klubean
Sarajevoko komunitate musulmanaren partaide diren Amar eta Luna ezkongaiak batera bizi dira. Mutila 90.hamarkadako gerran aritutako soldadu ohia da eta orain aire-kontrolatzaile bezala lan egiten du eta emaztegaiak azafata lez. Seme bat izatea dute buruan baina Amarrek arazoak ditu alkoholarekin … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment















