HIZKUNTZA
- Euskera
- Español
HARPIDETU



-
LIBURU ELEKTRONIKOAK
ALBISTEAK
Legazpiko Udala
ZingiZango Legazpiko Euskara Elkartea
Diario Vasco
Hitza
Noticias de GipuzkoaBISITAK
Monthly Archives: April 2012
Jai nagusiak Legazpin
Datorren astean liburutegia itxita egongo da herriko jai nagusiak direla eta. Honako irudi honetan ikusi ahal izango duzue egongo diren ekitaldi desberdinak. Jai Zoriontsuak!
Posted in ¿?
Leave a comment
El arbol de la vida Zine Klubean
Poesia zinematografikoa edo esperimentu bisuala bezela izendatu dute kritiko batzuk Terrence Malick zuzendariak burututako El arbol de la vida film hau. Izan ere, Cannesko zinemaldian “Urrezko Palma” lortu zuen Brad Pittek eta Sean Penn aktoreek lan egiten duten film honek. … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Literatura solasaldia Gizarte Zentroan
Datorren asteazkenean apirilak 25 arratsaldeko 18:30etan ospatuko da Gizarte Zentroan hileroko solasaldi literarioa. Alejo Carpentier idazlearen “El reino de este mundo” izango da bestetik maiatzean ospatuko den saiorako irakurri behar den liburua. Gogoratu liburu honen ale batzuk jada iritsi direla … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Argazki lehiaketa: “Fokatu Urola Garaia”
Ezkio-Itsasoko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek argazki lehiaketa hau antolatzen dute udalerrietako Tokiko Agenda 21ek oinarri hartu duten ingurunearekiko kontzientziazioa bultzatu nahian eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahian. Helduen sailean, sari bereziak 300 euro jaso ditzake eta gazte mailan 100 euro. … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Bisita gidatuak liburutegira
Astean zehar, Legazpiko 5 urteko haurrak etorriko dira liburutegia ezagutzen. Urtero egiten digute bisita eta atsegin handiz jasotzen ditugu. Bisita gidatuen bidez, haurrek aukera dute liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa izateko. Bestalde, erabiltzaile edo erabiltzaile berriei haien eskubideen eta … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Ipuin kontaketa apirilak 20an
Apirilak 20 ostiralean 3-5 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontaketa egongo da liburutegian. Hitzordua arratsaldeko 18,00etan da eta Maite Franko izango da kontalaria. Orduan iristea komeni da, ze bestela ezingo da gelara sartu.
Posted in ¿?
Leave a comment
Literatura solasaldia Aingeru Epaltzarekin
Liburuaren egunaren inguruan, Legazpiko Udal Liburutegiak datorren apirilak 18an Aingeru Epaltza idazlearekin literatura solasaldi bat antolatu du. Arratsaldeko 18,00etan izango da eta Udal Liburutegian bertan izango da. Casta de bastardos (Mailuaren odola eleberriaren itzulpena) liburua erabiliko dute berbagai, baina ez … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Literatura solasaldiak Irati Jimenez eta Asier Mendozakin
Astelehenean apirilak 16 eta asteartean apirilak 17, Irati Jimenez eta Asier Mendoza idazleekin literatura solasaldiak izango ditugu liburutegian. Bertara, DBHko eta Batxillergoko Haztegi Ikastolako eta Olazabal Institutoko ikasleak etorriko dira Nora ez dakizun hori Irati Jimenezen liburuaz eta Asier Mendozaren … Continue reading
Posted in ¿?
Leave a comment
Liburuaren eguna
Egitaraua hemen/Programación Apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta apirilaren 23 Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna ere. Liburutegian hainbat saio prestatu ditugu bi egun esanguratsu hauek ospatzeko.
Posted in ¿?
Leave a comment















