
Charles Dickens (La Red 21)
Charles John Huffan Dickens, Porthsmouthen jaio zen 1812ko otsailaren 7an, beraz orain betetzen da idazle klasiko honen jaiotzaren 2. mendeurrena. Viktoriar garaiko idazlerik handiena izan zen eta literatura unibertsaleko ezagunetarikoa. Bere istorioak, hauetako batzuk liburutegian, sentimentuzkoak, itxaropentsuak, umoristikoak eta onbidezkoak ziren. Narrazioaren generoan maisua zen eta bere lanak, asko kutsu autobiografikoa zutenak, beti islatzen zuten kritika soziala. Garaian ohikoa zen bezela argitaratzen zituen bere lanak, hots, emanaldiz emanaldi eta plazaratzen zuen orrialde bakoitzeko jasotzen zuen ordainsaria. Arrakasta handia izan zuen batez ere Erresuma Batuan eta E.E.B.B. Hauetako lan asko zinemara eraman dira eta hemen batzuk. 1870eko ekainaren 8an zendu zen Gad’s Hill-en bere azken lana, Edwin Drooden misterioa, bukatu gabe. (Montiel, Alejandro. Grandes Biografías vol. 3, Oceano 1997-etik hartuta)















