“En el camino” Zine Klubean


Sarajevoko komunitate musulmanaren partaide diren Amar eta Luna ezkongaiak batera bizi dira. Mutila 90.hamarkadako gerran aritutako soldadu ohia da eta orain aire-kontrolatzaile bezala lan egiten du eta emaztegaiak azafata lez. Seme bat izatea dute buruan baina Amarrek arazoak ditu alkoholarekin eta ondorioz lana galtzen du. Haurtzaroko lagun batek, wahhabi ortodoxiako musulmanak, haurrentzako informatika irakasle bezala lana eskainiko dio Jablanica lakuaren ondoan dagoen kanpamentu batean, etxetik urrun, oso urrun.
Jasmila Zbanic zuzendari bosniarraren bigarren film luzea da honako hau. Lehenengoarekin 2006ko Berlinalen, Urrezko Hartza lortu zuen Grbavica: el secreto de Esma lanarekin. Honako honekin ere, Sarajevoko toki geografiko bera konpartitzen du,  90. hamarkado gerraren ondorioak eta zailtasun guzti hauek gainditu behar dituzten emakumeen ikuspegia ere.
Hitzordua ostiral hontan martxoak 3 Legazpiko Zine Klubean gaueko 10:15tan Latxartegi Aretoan. Edo bestela honako liburutegietan duzue eskuragarri etxean ikusi nahi baduzue.

This entry was posted in ¿?. Bookmark the permalink.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>