
Familias : historia de la sociedad española : del final de la Edad Media a nuestros días / Francisco Chacón y Joan Bestard, Cátedra, 2011
Familia ardatz hartuta, azkenengo 700 urtetako espainiar gizartearen azterketa egiten du liburu mardul honek. Familias. Historia de la sociedad española izenburupean datorren lan sakon honek, Erdi Arotik gaur egunerarte espainiar familia ereduak izan dituen aldaketak islatzen ditu. Badira makina bat lan familiari buruz idatzi direnak, baina ez beharbada ikuspegi historiko zabal hau abiapuntu hartuta. Ezin dugu aipatu gabe utzi ere, lan hau sinatzen duten ospe handiko ikertzaile eta zuzendarien izenak, hots, Francisco Chacon historiagilea eta Joan Bestard antropologoa. Kontsulta liburu gomendagarria.















