Zerutik behi bat erortzen da, eta bai erori ere! Eta hori gutxi balitz, Jun (Huang Sheng Huang) bere neskalagunari ezkontzeko eskatzen ari zaion momentuan eta tokian gertatu ere! Neskalaguna bertan geratuko da, hilik. Horrela hasten da komedia argentinar honen kontakizuna itzelezko arrakasta izan duena bere jatorriko herrian. Momentu atsegin bat pasatzeko parada Ricardo Darin aktore ezagunaren azkenetariko lan hau ikustea gustoko baduzue. Hitzordua datorren ostiralean urtarrilak 13 Legazpiko Zine Klubean gaueko 10:30tan Latxartegi Aretoan. Edo bestela honako liburutegietan duzue eskuragarri etxean ikusi nahi baduzue.
HIZKUNTZA
- Euskera
- Español
HARPIDETU



-
LIBURU ELEKTRONIKOAK
ALBISTEAK
Legazpiko Udala
ZingiZango Legazpiko Euskara Elkartea
Diario Vasco
Hitza
Noticias de GipuzkoaBISITAK















