IRAKURKETA SUSTATZEKO UDAKO KANPAINA!

 

OINARRIAK:

1- Legutioko Liburutegian liburuak maileguan hartzen dituzten 8 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.

2- Nahi adina galdeketa entregatu ahal dira. Zozketan pertsona bakoitzeko soilik 3 galdeketa parte hartuko dute.

3- Pertsona bakoitzak txartel bakarra eskuratu dezake.

4- Liburuak irakurlearen adinaren araberakoak izan beharko dute bai luzera eta bai eduki aldetik.

5- Galdeketak entregatzeko epea irailaren 7an amaituko da. Galdeketak liburutegian entregatu behar dira.

6- Jasotako galdeketen artean Elkar Liburudendan trukatzeko 50€tako 6 txartel (3 gaztelerazko liburuen artean eta 3 euskerazko liburuen artean) zozketatuko dira.

7- Zozketa irailaren 11an burutuko da Liburutegian eguerdiko 13:30tan ondoren sarituen izenak argitaratuko direlarik.

  1. Aun no hay comentarios.

  1. Aun no hay enlaces.