Irakurle Gazteen Kluba
Kaixo lagun,
Amaia nauzue, Legutioko Liburutegiko liburuzaina, ongi etorriak guztiak Legutioko Liburutegiko Irakurle Gazteen Klubera!
Honako gune hau zure adineko neska-mutilekin liburuen inguruko iruzkinak egin edota irakurketa gomendagarriak elkarbanatzeko prestatuta dago.
Ikusi dezakezunez, dagoeneko zuen iritzien zain dagoen liburu zerrenda bat prestatu , adinen arabera sailkatuta, zeinean proposatutako liburuen fitxa labur bat aurkituko duzu irakurketa gida moduan.
Baina Irakurle Gazteen Kluban burura datorkizun liburu guztientzat dugu tokia, beraz, hemen proposatzen ditugun gutxi hauetaz gain klubeko beste kideekin elkarbanatu nahi dezun edozein irakurketa ere ongi etorria izango da NIRE GOMENDIAK izeneko atalean!
Blogan posteatzea (idaztea) oso erraza da; dagokion tokietan zure izena eta helbide elektronikoa (aukeran) ipini, nahi dezun mezua idatzi eta guztia prest duzula “Enviar Comentario” delakoan klik egin! Denbora gutxi barru zure komentario blogean agertzen dela ikusiko duzu eta ez ahaztu, ikastolatik, etxetik, liburutegitik edota internetera sarbidea duen munduko edozein tokitik laga ditzakezula zure komentarioak Liburutegiko Blogan!
Anima zaitez parte hartzen!
Agur bero bat Legutioko Liburutegitik,
Amaia


Aun no hay comentarios.