Liburutegiko Ekintzak / Actividades
“Olentzerori Gutuna” Lehiaketa
Oinarriak:
1. Legutio Udalerriko biztanle guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan.
2. Honako kategoriak egongo dira:
*0-5 urte
*6-11 urte
*12-17 urte
*Helduak
3. Gutuna euskaraz zein gazteleraz idatzia egon daiteke, txikienen kasuan irudi edo marrazki bat ere onartuko da.
4. 11 urtetik gorakoentzako kasuan, gutunak orrialde bateko luzera izan beharko du gutxienez.
5. Literatur kalitateaz gain, gutanaren originaltasuna, ornamentazioa eta aurkezpena kontutan hartuko dira.
6. Gutun bidalketa 2010eko abenduaren 1ean hasiko da; horretarako Udal Liburutegian jarriko den Olentzeroren postontzia erabiliko da eta 2010eko abenduaren 23an, arratsaldeko 20:30tan bidaltzeko epea amaituko da.
7. Gutunazalean parte hartzailearen izen-abizenak, adina eta kontakturako telefono zenbaki bat ageri beharko dira.
8. 2010eko abenduaren 24ean, kultur etxeko zerbitzu ezberdinetako ordezkariek osatutako epaimahaiak lehiaketaren ebazpena egingo du. Irabazleek abenduaren 27tik aurrera liburutegian jaso ahalko dute euren saria.
9. Kategoria bakoitzeko Elkar liburudendako 50€ko opari txartel bat banatuko da sari gisa.



Aun no hay comentarios.