Liburutegiko Ekintzak / Actividades

Legutioko II. Argazki Digital Lehiaketa

 Oinarriak:

1. Partehartzaileak

Zuiako Koadrilako biztanle guztiek partehartu ahal izango dute.

2. Gaia

Gaia Legutioko Udalerriko irakurzaletasunaren sustaketa eta irakurkeraren normalkuntzaren ingurukoa izango da. Hau horrela izanik liburuak edo liburu bat irakurtzen ari diren pertsonak ageri beharko dira argazkietan eta hauek Legutioko Udalerriko herri gunetan, eskolan, jolas lekuetan, enparantzan, liburutegian, mendian…eginak egon beharko dira.

 3. Lanen ezaugarriak

 Argazkiak argazki kamara digital batekin eginak egon beharko dira. Argazkiak 20×30 tamainan aurkeztu beharko dira, irudiak JPG formatoan gordetzen dituen CD batekin batera.         

Partehartzaile bakoitzak 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Lanak originalak izan behar dute. Beste argazki lehiaketa batzuetan saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu.

  4. Lanen aurkezpena, lekua eta era.

 Lanak Legutioko Kultur Etxean aurkeztu behar dira eskuz edota posta-ziurtagiriz , Ortiz de Zarate Plaza z/g, 01170 Legutiano, 2010eko urriaren 1etik aurrera eta azaroaren 19ko eguerdiko ordu biak baino lehen. Lanak kartazal itxi batean aurkeztuko dira kanpoaldean “Legutioko II. Argazki Digital Lehiaketa” idatzirik edukiko duela. Lanak ez du inolako datu identifikatiborik eduki behar, kartazalaren barruan beste kartazal itxi bat egongo da, bere barnekaldean partehartzailearen datuak agertzen direlarik (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta jaiotze data).

 5. Epaimahaia

Epaimahaia publikoa izango da.  Nahi duen persona oro bozkatu ahal izango du, Kultur Etxean egingo da erakusketa aurkezturiko lan guztiekin2010eko azaroaren  22tik abenduaren 1era.  Bozkatzeko azken eguna abenduaren 3a  izango da,  arratsaldeko ordu bitan epea amaituz, ostean botuen zenbaketa egingo da. Pertsona bakoitzak botu bakarra emateko aukera izango du.

 6. Epaimahaiaren ebazpena eta sari banaketa

 Epaimahaiaren ebazpena eta sari banaketa publikoa egingo da abenduaren 13tik aurrera, udalerriko komunikazio panel ohizkoetan.

 7. Sariak

             *1engo Saria: 250€

            *2. Saria 100€

            *1 sari berezia “Gazte Argazkia”(12-18 urte): Argazki Kamara bat.

8. Jabetza

Sarituriko lanen eskubideak Legutioko Udaletxearen menpe geratuko dira, argitarapen eta berregintza eskubideak bere gain dituelarik egile eskubidea eskatu edo exijitu gabe. Aurkezturiko lanak udalerriko ondasun kultura aberasteko da, Legutioko Udaletxeko web orrirako ere, saldu ezin daitezkelarik.

 9. Oharrak

 Lehiaketan parte hartzeak, lehiaketarako adierazitako baldintzak onartzea dakar. Lehiaketaren oinarriak betetzen ez dituzten lanek lehiaketatik kanpo geratuko dira automatikoki.

  1. Aun no hay comentarios.

  1. Aun no hay enlaces.