Zaldibarko Liburutegia Senegalen
Zaldibarko Udal Liburutegiak eta Zaldibarko Udalak Senegaleko BOURHOR herriko eskolan material eskolarra eraman dute (arkatzak, boligrafoak, margoak, koadernoak…). BOURHOR herria oso txikia da eta pobrezia handia dago.THIES herrialdean dago kokatuta Senegaleko mendebaldean. Hango Maisuarekin egon ginen hizketan eta eskolako egoera azaldu zigun.
1000. bazkidea
Zaldibarko Udal Liburutegian jada bagara 1000 bazkide !! 1000 zenbakia egin duena Mª Nieves Otamendi Yurrebaso izan da.
Abenduak 2: JOLAS TAILERRA
Abenduaren 2an, “Jolas tailerra” ekitaldia egingo dugu Zaldibarko Udal Liburutegian. Txatxilipurdi elkarteak antolatuko du dena eta horretarako 2 talde egin ditugu.
Lehenengo taldea 16:30etan hasiko da.
Bigarren taldea 17:30etan hasiko da.
Azaroak 25
Azaroaren 25ean Genero indarkeriaren kontrako eguna ospatzen da. Liburutegian Liburu eta DVD-en erakusketa bat egingo da.

















