Maite Frankok “Mundipurdiko ipuinak” ipuin saioa eskainiko digu liburutegian

“Munduak ipurdirik bai? Ez? Zergatik esaten dugu, orduan, batzuetan munduko ipurdiraino joan garela ? Aah. Distantzia kontua baino ez da, beraz. Lasaiago gelditzen naiz horrela, izan ere, munduak ipurdirik balu, aulki bat eskatuko luke atseden hartzeko, eta a zer nolako aulkia beharko lukeen, mundiala! Eta munduak ipurdirik balu, burua ere izango luke, eta besoak, eta hankak; eta hankak izaki, korrika hasiko balitz, denok erori egingo ginateke … Edota, larriago oraindik, munduak ipurdirik balu, bertatik aterako litzatekeena ere mundiala izango litzateke.
Utz dezagun, beraz, distantzia adierazpentxo batean. Horrela Mundipurdiko ipuinak zera izango dira, urrutiko kontuak, han-hemenkakoak (kontu argiak, kontu ilunak; kontu garbiak edota zikinak ere bai, azken batean ipurdiaz ari gara; kontu berriak edota zaharrak, ipurdika ibiltzeak hori dauka, ezta? Denboran atzera egiten dela). Egin dezagun, beraz, bidai munduan barrena ipuinez ipuin, edo, aulkia ibiltzen den bezala, ipurdiz ipurdi eta bizkarrez bizkar. Izan ere, batzuetan zenbat eta urrutiago joan, orduan eta hobeto ulertzen dugu herrian duguna; eta, jakina, askoz hobeto hartu ere ezezaguna”

Asteazkenean, hilak 24, 17:30ean liburutegian izango da. Gonbidapenak  Zelai Arizti Kultur Etxeko harreran jaso behar dira.

2008ko abenduaren 31 baino lehen jaiotako haurrentzat dago zuzenduta.

 

Publicado en Ekintzak|Actividades | Deja un comentario

Kerity, ipuinen etxea|Kerity, la casa de los cuentos

Imagen de previsualización de YouTube

“Asmatua izateak ez du esan nahi existitzen ez denik”

Aste honetan animazio filma hau ikusteko aukera izango dugu zinean, historio hau ere liburuan irakurtzeko aukera baduzue liburutegira gerturatzen bazarete. Ez ohikoa den bitxikeri bat aurreratuko dizuegu: lehenengo pelikula egin zen.
“Natanaelek Eleonoren liburutegia jaso du herentzian, baina haurrak ezin du imajinatu ere egin liburu horiek guztiek sekretuetan sekretuena gordetzen dutenik. Bat-Batean, Alice, Pinotxo Kako-oker kapitaina eta bere ipuin gustukoenetako heroi guztiak hezur-haragizkoak bihurtuko dira bere begien aurrean. Mehatxupean bizi dira, eta Natanaelek soilik salba ditzake. Orduantxe hasiko da harentzat adiskide berriak askatzeko erloju kontrako lehia”

“No porque sea inventado no existe”

Este fin de semana tenemos la oportunidad de ver la película en el cine, si te apetece leer la historia disponemos del libro en la biblioteca. Una curiosidad: primero se hizo la película y luego se escribió el libro.
“Natanaël tiene casi siete años, pero aún no sabe leer. De ahí el chasco que se lleva cuando su tía Eléonore le lega su biblioteca. Y, sin embargo, cada relato contiene un maravilloso secreto: al anochecer, los pequeños héroes, la encantadora Alicia, el Hada malvada, el temible Capitán Garfio salen de los libros para vivir su propia vida. Pero cuando, de repente, se ven en peligro de desaparecer para siempre, no tienen más remedio que pedir ayuda a Natanaël, que, deseoso de salvarlos, acepta que el Hada lo reduzca a un tamaño tan minúsculo como el de sus amigos, y se lanza a la aventura…”

Publicado en Besteak|Otros | Deja un comentario

Sare sozialak eta zure datuak|Las Redes Sociales y tus datos

Zure datuak babestearen garrantzia jakin dezazun, “Pantallas Amigas” ekimenak Tuenti sare sozialarekin eta EUKids Online-ekin,PRIBATASUN SIMULATZAILE BAT plazaratu du, zure datuak eta zureak ez direnak babestearen   garrantzia azalduko dizuna.

Proeiktu hau sare sozialeko edozein erabiltzailei zuzendua egon arren,  12-16 urte arteko nerabeentzat espreski egokitua dago. “Pantallas Amigas”en  iritziz, oso egokia da prestakuntza dinamizazio prozesuetan eta bere helburua da azaltzea, pribatutasuna ez dagoela norberaren esku bakarrik, baita besteen esku ere, batez ere irudiak erakusten ditugunean.

Datuak babesteko kultura sustatu nahian, simulatzaile honen bidez elkarrekiko dugun mendekotasuna ikusiko dugu.
La iniciativa “Pantallas Amigas”, en colaboración con Tuenti y la iniciativa europea EUKids Online, ha creado un SIMULADOR DE PRIVACIDAD que “pretende estimular el cuidado de los datos personales, propios y ajenos, en especial cuando están ligados a las fotografías en las redes sociales”.

El proyecto va dirigido a usuarios de redes sociales de cualquier edad si bien está más enfocado al rango “más activo y vulnerable”, adolescentes entre 12 a 16 años. Según “Pantallas Amigas”, resulta “muy adecuado para la dinamización de procesos de formación” y persigue “ayudar a entender que la privacidad de uno no depende solamente de uno mismo, así como la importancia de proteger la privacidad de terceros que aparecen en las imágenes que se suben a las redes sociales, es un recurso lúdico de aprendizaje cuyo objetivo es fomentar la cultura de la protección de datos y ayudar a visualizar la interdependencia a la que estamos sujetos en las redes sociales”.

Publicado en Albisteak|Noticias | Deja un comentario

Pello Añorga Ipuin Kontalaria izango da gurekin

Abenduan, Pello Añorga ipuin kontalaria gurera etorriko da, hirutan gainera, geure umeekin bere mundu imajinarioak partekatzera.

Hiru saio programatu ditugu, bakoitza adin jakin baterako, horrela:

-Abenduak 4: 2009an jaiotakoentzat.

-Abenduak 5: 2006ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat.

- Abenduak 12: 2007-2008an jaiotakoentzat.

Ordua: 17:30etan.

Sarrera doan. Plaza mugatuak dira eta gonbidapenak  Zelai Arizti Kultur etxeko harreran jaso ahal izango dira. Lehenengo bi saioetarako gaur bertan har daitezke.

 

 

 

Publicado en Besteak|Otros, Ekintzak|Actividades | Deja un comentario

Tertulia Literaria

Retomamos la Tertulia Literaria en castellano, la próxima sesión es el 29 de octubre a las 18:00 de la tarde, en Zelai Arizti Kultur etxea. Se comentará el libro de Moisés Mori Escenas de la vida de Annie Ernaux.

Escenas de la vida de Annie Ernaux de Moisés Mori ofrece un medio excepcional para acercarse a la obra de la escritora francesa Annie Ernaux (1940); una obra que tiene en su país un gran eco, ampliamente traducida al castellano (El lugar, Una mujer, Pura pasión, Los años...) y que se ha caracterizado siempre por cruzar de modo singular lo autobiográfico y el análisis social.

Publicado en Ekintzak|Actividades | Deja un comentario

UDAKO ORDUTEGIA|HORARIO DE VERANO

Hau da UZTAILEAN izango dugun ORDUTEGIA:
- Astelehenetik ostiralera goizez: 9.30 – 13.30
- Astelehen, astearte eta asteazkenak arratsaldez: 17.00 – 20.00
- Ostegun eta ostiralak arratsaldez: itxita
- Larunbatetan: itxita
… – Uztailaren 30ean goizez irekita: 9:30 – 13:30.
ABUZTUAren 1, 2 eta 3an goizez irekita: 9:30 – 13:30

Este es el horario de JULIO:
- de lunes a viernes por las mañanas de 9:30 a 13:30
- de lunes a miercoles por las tardes de 17:00 a 20:00
- los jueves y viernes por la tarde estará cerrado
- Los sábados estará cerrado.
…-El 30 de julio abriremos de 9:30 a 13:30.
En AGOSTO los días 1,2 y 3 abriremos por la mañana de 9:30 a 13:30.

Publicado en Besteak|Otros | Deja un comentario

Bidai gidak haurrentzat|Guías de viaje para niños

Aurrean dituzun bidai gida hauek ez dira arruntak, haurrei zuzendutakoak dira, baina ziur helduen gustokoak ere izango direla. Beraien eskutik, historia liluragarriak ezagutzeko aukera izango dugu. Kultura eta toki diferenteak ezagutzeko jakinmina piztuko digute.
Liburutegian “Mi primera Lonely Planet”en ale hauek ditugu: Roma, Paris, Nueva York eta Londres. Gaztelaniaz argitaratutakoak dira.

No son guías de viaje al uso, hemos descubierto que también hay guías de viaje que nos describen los lugares de una manera diferente, despertarán las ganas de los más pequeños y seguramente también de los más mayores, por conocer otras culturas y por viajar a esos lugares. Nos cuentan historias desconocidas y alucinantes, grandes secretos para pequeños y grandes viajeros.
En la biblioteca tenemos “Mi primera Lonely Planet” de París, Nueva York, Roma y Londres.

Publicado en Gomendioak|Recomendaciones | Deja un comentario

Ordutegi berezia|Horario especial

Gogoratu!
Ekainean, 18tik 29ra, ordutegi berezia izango dugula arratsaldean:
16:00etan ireki eta 20:00tan itxiko dugu.¡Recordad!
Del 18 al 29 de junio tenemos un horario especial por las tardes:
de 16:00 a 20:00.

Publicado en Besteak|Otros | Deja un comentario

Literatura eta musika|Literatura y música

Guztiok ezagutzen dugu literaturak zinean duen eragina; baina, baliteke ain ezaguna ez izatea literaturak musikarengan duena. Hona hemen Lecturalian argitaratutako artikulua gai honen gainean. Todos conocemos la influencia que la literatura ejerce en el cine; pero, quizá no conozcamos tan bien, la que ha ejercido en la música. Aquí tenemos un artículo publicado en Lecturalia que nos habla sobre esto.

Publicado en Albisteak|Noticias | Deja un comentario

“Ni, Vera”, Itxaso Martin

 

Norbere nortasunaren erraietan barneratzen ausartu da Itxaso Martin Zapirain bere lehen eleberri honetan, pertsonaiaren tolesetan arakatuz eta denok ditugun alderdi ilunetan murgilduz; horrela onartu ahalko du azkenean bere burua, eta argitu familiako sekretu ezkutua.

Narratiban dauzkagun nobedadeak ikusteko klik egin hemen

Publicado en Gomendioak|Recomendaciones | Deja un comentario